Sarrera

Kantua eta musikaren garapena Frantzian historian zehar aztertuko dugu. 1789 ko iraultzak, jendarte berri baten antolaketa bultzatu du. 1790ean, tokiko hizkuntzen deustatzea zen helburu. Iraultzaren ondorioz, Parise inguruko frantsesa Frantzia osoan inposatua izan zen, tokiko hizkuntzak baztertuz. Inposaketa hori eskoletan hasi zen. Giristinoen Anaiak ziren eskola ttipitaz arduratzen. Kantuak asko erabiltzen zituzten eta hizkuntzaren inposaketa hori kantuen bidez hasi zen.

Bi hezkuntza mota bereizten dira.
Lehenik irakasleak haurrak informatzen ditu. Haurrek ez dute parte handirik artzen kurtsoan zehar.
Bestalde, haurraren parte hartzea aktiboa da.

1819ko ekainaren 23an, irakaskuntzari kantua eta musika gehitzearen proposamena agertzen da. Wilhem ministro ohiari, musikagintzan zentratua denari irakaskuntza programa baten sortzea galdegina zaio.

1821ean, material pedagogiko bat sortu zuen, tutoretzan oinarritua. Horrekin batera, koralen mugimendua hasi zen. 1835ean, Frantziako erakaskuntzaren egoerari buruzko txostena idatzia da, natasun frantses bat eraikitzeko helburutan. Garai horretan beste motatako kantuak sortu ziren. Jendeak ez zuen estatua bezalako norabidea hartu. Ondorioz, kantuaren kontrola zaila bilakatu zen. 1853an, Frantziako kantu herrikoien bilketa egina izan zen. Kantu ainitz tokiko hizkuntzetan ziren eta frantsesera itzuliak izan ziren. Garaian, proiektua ez zen bururatua izan eta III. Errepublikaren bezperan berritz hartua izan zen. Proiektu horiek, tokiko hizkuntzen apaltzea zuten helburu. Beste pentsa molde bat sortu zen: musika erakazteko metodologia izan daiteke.

Euskal kantuek, garrantzi handia izan zuten Euskal Herrien. Musika eta kantua, mendeetan zehar garatuz joan dira.

Kantuak bizimodu lehio dira. Kantu bakoitzak bere hiztoria kontatzen duelako dagokion gertakari eta garaiari buruz. Euskal kantutegia zabala da. Azkenean, ahoz aho trasmititzen den zerbait da edo irakasten dena herriko historioak kontatzeko gisan.

Kantuak eta musikak hainbat onura ditu eta hainbat gauza ahalbideratzen ditu.

Lehenik, musikaren bidez memoria trebatzen dugu. Memorioan sar dezakegu alfabetoa, hiztegia, ahozkera… adibidez. Musikaren lantzeak memoria hobetzen laguntzen du. Talde baten partaide izatea ere proposatzen digu musikak. Sozietatean, talde baten partaide izatea lagungarri edota garrantzi izan daiteke. Horrez gain, musikak, gorputzaren eta ahotsaren kontrola ukaitea laguntzen du. Emozioak kontrolatzea ere ahalbideratzen du. Haurrekin terapia hona dela erran dezakegu. Musikak eragin handia dauka haurren emozioetan, bereziki emozioen kontrolan, lasaitasunean.

Euskal Herriaren egoeraz hurbilduz, musikak tradizio eta baloreen bereganatzea ukan dezake helburu.